AZKEN HAUSNARKETA TALDEAN

Posted On 2009/12/17

Filed under lanak
Etiquetas:

Comments Dropped leave a response

AZKEN HAUSNARKETA TALDEAN

AURREZAGUTZAK:
Ikasgai honen hasieran nahiko galduta sentitu ginen ez genekielako nondik nora joango zen eta zer landuko genuen. Lehenengo klasearen ondoren gutxi gora- behera argi geratu zitzaigun ikasgaiaren helburua zein zen. Hau jakin ostean, lehenengo hausnarketa egin genuen, teknologia berriekiko gure aurrezagutzak zeintzuk ziren jakiteko, hau egin ondoren konturatu ginen hitz asko entzunak genituen arren ez genekiela zehazki zer ziren eta hezkuntzan erabil daitezkeen tresna asko ez genituela ezagutzen.
Hausnarketa hau egin ondoren ondorio batetara iritsi gara. Kontuan izanda gure gizartean teknologia berriek duten garrantzia, konturatu gara ezinbestekoa dela hauen erabilera bereganatzea eta ulertzea. Gure kasuan, ordea, ez da horrela, orain arte eskolan informatikari ez zaiolako behar besteko garrantzia eman.
Ikasgai honekin izandako espektatibak, gehienbat gure etorkizuneko lanarekin lotuta daude, izan ere, tresna hauek oso erabilgarriak izan daitezke haurrei gauza berriak erakusteko. Honetaz gain, gure eguneroko bizitzan ere erabil ditzakegun gauzak dira, adb: Cmap tools aplikazioa.
IKASI DUGUNA:
Ikasgai honetan zehar, hainbat programa ezagutzeko aukera izan dugu. Esate baterako, bloga. Honekin lortu nahi zena gainerako ikaskideekin argazkiak, bideoak, lanak…partekatzea izan da. Oso interesgarria iruditu zaigu, izan ere, aurretik ez genekien blogek nola funtzionatzen zuten eta konturatu garelako blogaren bidez gauza asko egin ditzakegula. Mapa kontzeptualak egiten ere ikasi dugu Cmap tools programaren bidez. Oso baliagarria izan zaigu KOI ikasgairako, bertan hainbat egin baititugu programa hau erabilita. Webquestaren inguruan ere lanean aritu gara eta asko gustatu zaigun tresna bat izan da, izan ere, konturatu gara haurrak motibatzeko, talde lana indartzeko eta hainbat gaien inguruan modu erraz batean irakasteko tresna egokia dela.
EGINDAKOAREN BALORAZIOA:
Lehen esan dugun bezala, blogen kasuan, bertako informazioa partekatzen aritu gara, baita laguntza emanez beharrezko momentuetan eta beste blogak ikustea oso interesgarria izan da ideiak hartzeko baliagarri izan delako. Gure talde lanari dagokionez, oso giro atsegina izan dugu eta ez dugu inolako arazorik izan lanak aurrera eramateko orduan, beti elkar lagundu gara, talde lanetan nahiz bakarkako lanetan. Hala ere, denbora gutxi izan dugu lanak egiteko.
IKASGAIAREN INGURUKO SENTSAZIOAK:
Nahiz eta hasieran nahiko galduta ibili, denbora pasa ahala eta kontzeptuak ulertuta, ikasgaiko helburuak lortzen joan gara eta emaitza on bat lortu dugula iruditzen zaigu. Landutako programa guztiak menperatu ditugula uste dugu eta oso baliagarriak direla iruditzen zaigu etorkizunerako, irakasleak izango baikara hemendik urte batzuetara.
EGOERA ERREAL BAT:
Praktikak egitea iristen den ordurako ariketa bat pentsatu dugu 10 urteko haurrentzat. Adibidez, webquest bat presta genezake talde lana bultzatzeko. Kirol bati buruzko webquesta egingo dugu haurrak betiko kirolak ezagutzeaz gain kirol desberdinak ere barneratzeko, hain zuzen ere, Sofbola.
Lehenengo haurrei webquesta erakutsiko diegu eta egin behar dutena azalduko diegu. Taldeak egiten lagunduko diegu eta lanean ari diren heinean, beraiekin egongo gara behar duten laguntza emateko. Lan honen helburua Sofbola zer den ulertzea denez, honi buruzko informazioa bilatu beharko dute eta horretarako webquestean hainbat lotura, web orri… eskainiko dizkiegu. Amaiera emateko, lan txiki bat entregatu beharko dute eta eskolako azken egunean Sofbol partidu bat jokatuko dugu.

Anuncios